XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PARISETIK

May-Chan adichkidea, Bero gaitzak ari zauzku Parisen.

Joan den aste hortan, izigarriak aurdiki ditu: jende asko lotsarazi.

Orai, eztitzerat doatzila iduri du. Hobe seurki.

Pariseko berri freskoena zuri eman beharrez hasia niz.

Orai arte ez dautzut izkiriatu, uztez-eta, usaian bezela, Pariseko berriketariek, chori errechignolet, chori papo-gorri, edo bestek, argituko zinituztela hemengo harat hunatez.

Bainan, ichilik daude bultagno huntan.

Nahiz, berriz erran, bero gogorrak egin dituen. Mokoa zabalik daudezke, hatsa ezin hartuz. Nondik kantatzeko kalipua?

Dena den, Herriko Pestak iragan berri ditugu Parisen.

Uztailaren 14-ean dira hemen. Patroina: La Bastille

Saindu hori zen... presondegi bat, errege ohiek ederki baliatzen zutena, gostukoak ez zituzten guziak haren itzal handirat igortzeko, chendraz, jujetarik pasatu gabe.

1789-ean, ( badakizu, errientsak erranik, Erreboluzione, urtea dela ) lepotik goin asea baitzen handieria batzuek lehertua egoiteaz, populua jabetu zen Bastille presondegi hartaz.

Ordutik Frantziaren giderrak kanbiatu.

Hiru urteren buruan, sortu zen Errepublika Lehena.

Frango gazterik hil zen hatik, delako Errepublika.

Nahiz gazteagorik hil den geroztik, zonbeit.

Arraza bizi halere beti: jaz ere, Errepublika Laugarrenak, azken hatsetan izana-gatik, sortu zuen Bostgarrena. Bizi bedi! Hanitz urtez!

Karrika izkina gehienetan, musika emaiten dute ostatuek.

Alabainan, dantzaria ardura egarri: ez dea hala, May-Chan?

Larunbat aratsean beraz, lanetik etcherakoan, itzuliska bat egitea emana nuen gogoari.

Eskuak sakelan nindabilan, sudurra aireari, ezagun zonbeit kausitzeko ametsean, neure churi chorta hura bakarrik hartzea halako bat baitzautan.

... Adichkide edo ezagun zonbeiten orde, neska tzar batekin egin dut buruz-buru, ta harek... zafla, ahurtara bat konfetia bota begitarterat!

Urtzaika, eta eztulka, abantzu ithoa ni ikusirik, haren irri zaflak! Abila!...

Zer eginen nuen? Beste hanbeste bil beldurrez, joan niz urruntchago.

Han berriz, mutiko kozkor batek, gibeletik jinik, ichil, ichila, pétard bat bota daut zangoetarat...

Zer jauzia! Ta, oraino deus ez zitakeen, ez balaut galtza muturra erre! Beharrik ez bainuen, etchera-ta, erasien beldurrik!

... Hori dea pesta? Konduak eginik, neure tacha churia husturik, etcherat joan niz, k... zela denentzat. Atchik hor!

... Igandean, igandeak behar baitu bere diferentzia, joan niz, hoberenetako arropak emanik, Au bal des Invalides, le plus grand bal du monde

Han bederen un peu plus chic izanen zela.